XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26. Dinosauruak eta kontinenteen jitoa.

Dinosauruak, dakigunez, Triasiko, Jurasiko eta Kretazikoko estratoetan aurkituak izan dira.

Denera, 150 milioi urtetako epea.

Dinosauruek, Lur osoan zehar zabaldu dute beren eragina eta hondakin fosilak kontinente guztietan aurkituak izan dira, Antartidan izan ezik.

Dena dela, paleontologoek Antartidako jelaren azpian haien hezurtzak badaudela diote, norbaitek aurkitu zain.

Dinosauruen hondakinak aurki daitezkeen mapa, Mesozoiko aroan itsasgainean zeuden zonalde harkaitsuekin, bat dator.

Dinosauruen banaketa Lurraren azalean nolakoa izan zen jakin nahi baldin badugu, Mesozoikoaren 150 milioi urtetan zehar kontinenteen geografia aldakorra ikasi beharko dugu aldez aurretik.

Lan hori paleogeografia zientzi adarrari dagokio.

Triasiko aldian (230-200 milioi urte) Laurasia eta Gondwana superkontinenteak loturik omen zeuden eta orduan, dinosauruek alde batetik bestera igarotzeko arazo haundirik ez omen zeukaten.

Superkontinenteen arteko bi zubi garrantzitsuak Espainia aldean gaurregun dauden lurraldeak eta Mexikokoak ziratekeen.

Eta zer gertatzen zen garai hartan geroago Euskal Herria izango zen lurraldean?.

Orduan sortzen hasten da Euskaldunon lurra izango zena.

Bortzirieta eta Aldude mazizo paleozoikoak hasten dira orduan itsaspetatik irteten.

Ur gaineratze honen gertakaririk garrantzitsuena Aiako Harkaitzetan gertatzen da, magma granitiko baten intrusioaren ondorioa delarik.